Ikastetxeko ikasle, guraso, herritar eta irakasleon borondate eta laguntzarekin aurrera daramagu 5 urtetan zehar ilusio guztiz. Lortutako dirua Cumbibirara, Peru, bidaltzen dugu eta bertan Leticia, Imaren ahizpa, arduratzen da behar den azpiegitura guztiaz haurrek egunero gosal dezaten.
Urte hauetan hainbat ekintza ezberdin egin ditugu: otarren zozketak, egutegien salmentak, produktuen (boligrafo, lepoko, katiluak…) salmentak, ordenagailu eta tableten zozketak...
Proiektu honekin hainbat balore, elkartasuna, eskuzabaltasuna, lantzen ditugu gure ikasleen heziketarako ezinbestekoak iruditzen zaizkigunak.