5 eta 6. mailan modu dibertigarrian ikasteko plataforma. Teklatua begiratu gabe atzamarrak ondo kokatzen ikasten dute gaztetxoek eta zailtasun maila handitzen doan heinean bizkortasuna ere areagotzen da.
Astean behin lantzen dute ikasgelan. Lainoan lan egiten dutenez gelan egindako aurrerapenak jarraipena izan dezake etxean.
Bakoitzak bere erritmoa jarraitzen du erabateko trebezia lortuz hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Horrela teklatuaren erabilera osoa bermatzen da.
Jokoen bitartez ikaslearen motibazioa sustatzen dugu.