943 60 31 95
?

ELEANIZTASUNA


Gure ikastetxea eleanitza da; euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egiten  dugu.

 

 

EUSKARA
 

Euskara da gure irakaskuntza prozesuaren ardatz nagusia. Guk ikasle euskaldun eleanitzak hezi nahi ditugu, horretarako gure arteko harremanetan euskara erabiltzen dugu egoera formal eta informaletan.

 

 

GAZTELANIA
 

Gaztelera ikasgai bezala, 6 urtetik 12 urte bitartera ematen da, astean 4-5 saio izanik.


Hizkuntza bere osotasunean eta literatura lantzen dira ikasleak aktiboki parte hartuz.

 

 

INGELESA
 

Lehenengo eta seigarren maila bitarteko umeek astean hiru saio izaten dituzte ingelesaren ezagueran sakontzeko.


Garrantzi berezia ematen diogu komunikazioari.

 

  

 


Froga hauek gainditzeak Europako Erreferentzia Markoan dauden jakite maila hauek egiaztatzen du:


Movers………………………..…...A1
Flyers …………………….………...A2
KET for schools…………………A2
PET for schools…………………B1

NOIZ?
 

Bostgarren eta seigarren mailako ikasleek Cambridge unibertsitateak antolaturiko azterketetara aurkezteko aukera izaten dute. Horrela, beraien ingeles maila zein den neur dezakete kanpo ebaluazio baten bitartez.

NON?
 

Azterketa hauek ikastetxean bertan egiten dituzte eskola barneko ordutegian. Umeek ez dute inguruko herrietara joan beharrik azterketak egiteko. Beraientzat ezaguna den ingurugiroan lasai eta eroso egiten dituzte, nahiz eta eskolaz kanpoko irakasleek egin eta zuzentzen dituzten frogak.

ZEINTZUK?
 

Samielako ikasle ohiek ere aukera paregabea dute herritik mugitu gabe beraien ingeles maila erakusteko eta etorkizunean erabilgarria izango zaien ziurtagiria lortzeko.

 

SAMIELATIK - Irlandara
 

Samielatik Irlandara abiatzen dira orain DBH ikasten ari diren gure ikasle ohiak. Gure ikastetxeak Irlandan (Killarneyn) ingelesa ikasteko 3 asteko egonaldia antolatzen du.