943 60 31 95
?

HELBURUA
 

 

0-2 urte bitarteko haurren oinarrizko beharrak asetuz, etorkizunean gizartearen parte izango diren pertsona izateko bideratzen laguntzea da.
 

Auto-estimua dutenak, autonomoak, kritikoak eta parte-hartzaileak. Beti ere haurraren ziurtasun fisikoa eta afektiboa bermatuz.
 

Helburu hau aurrera eramateko hain garrantzitsuak diren hezitzaileen ezaugarriak honakoak izan behar dira: profesionalak, euskaldunak, ahal izanez gero mutrikuarrak eta inplikatua direnak (baikorrak, aktiboak, enpatikoak, irekiak, goxoak eta asertiboak).   


TALDEEN OSAKETA

  • Taldeak osatzerako orduan haurraren jaiotze urtea kontutan hartzen da.
  • 0-1 urteko gelan eta 1-2 urteko gelan ratioak guztiz betetzen ez badira, ordea, 1-2 gelan egon beharreko haur gazteenak 0-1 urteko gelara joango lirateke beraien garapen etapa hauengandik hurbilago baitago.   
  • Ratioak guztiz betetzen direnean, berriz, hezitzaile laguntzaile bat egon ohi da.


ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
 

 

0 - 1 urteko gela

 

1 - 2 urteko gela

 

Barneko jolastokia

 

Kanpoko jolastokia