943 60 31 95
?


Haur eskolako funtsezko ekintza pedagogikoa denez, lau korronte ezberdinetan mugitzen gara.
 

 
 

 

PIKLER
 

Zer da?

Mugimenduen autonomian oinarritutako metodologia da, haur bakoitzaren garapen erritmoa errespetatzen duelarik.

 

Nola bideratzen da?

Haurra gelara sartzen denetik lurrean ipintzen dugu eta ziurtasun afektiboa zein fisikoa eskainiz, bere erritmoaren arabera gorputza biratzen – arrastaka – katamarka - bi oinetan ibiltzen hasiko da.

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA
 

Zer da?

Haurren burmuinaren estimulazioan oinarrituriko metodologia da, etorkizuneko ezagutzen oinarri izango diren neuronen arteko konexio-sarea ezartzeko.

Nola bideratzen da?

Behin haurrak mugimenduen autonomia lortu duenean bideratzen da.

Programa eragilea: ariketa fisikoak egiten ditugu:

  • Hezitzaileen besoetan mugimendu ezberdinak.
  • Brakeazioa.
  • Katamarka ibiltzea.
  • Etb.
 

 

ADIMEN ANITZAK
 

Zer da?

Adimena gaitasun bat dela kontutan hartuz, Howard Gardnerrek zortzi adimen mota bereiztu zitu.

Nola bideratzen da?

Haur guztiek dituzten adimen ezberdinak esperimentazioen bitartez bideratzen ditugu:

  • Erlajaxioa.
  • Botila eta pareta sentsorialak.
  • Gorputzarekin margotu.
  • Urarekin jolastu.
  • Gelatina, limoi-laranja, espagetiak, etab. manipulatu.

PSIKOMOTRIZITATEA
 

Nola bideratzen da?

0 urteko gela: Pikler eta estimulazio goiztiarraren bitartez haurraren psikomotrizitatea garatzen dugu.

1 urteko gela: Psikomotrizitate saioekin hasten dira, hasiera batean gelan burutuz eta poliki-poliki psikomotrizitate gelara joanez.