943 60 31 95
?

⚠️ ADI ⚠️

BERTAN BEHERA

 “SABELETIK MUNDURA" Haurraren Garapen Psikomotorea I. hitzaldia bertan behera geratu da hizlariaren azken momentuko arazo pertsonal baten ondorioz.

Barkatu eragozpenak

Bisita pertsonalizatuak: Ezagutu gure eskola barrutik! 
Bisita pertsonalizatua da Samiela gertutik ezagutzeko modurik onena. Zuk aukeratzen duzu zein egunetan eta ordutan etorriko zaren. 

Eskatu zure bisita pertsonalizatua orain!
Formulario hau betetzen: 

https://forms.gle/2UoK5q9twmqxMV9H9 

Edo telefonoz: 943 603195

Ez galdu aukera gure hezkuntza-eskaintza eta instalazioak bertatik bertara ezagutzeko! Jakin behar duzun guztia azalduko dizuegu gertu-gertutik!

Altzau burua 2024/12/22

 

Altzau Burua taldeak, Mutrikuko Udalarekin elkarlanean, “Gurea erabil dezakezu” kanpaina abiatu du herri mailan.
Zertan datza kanpaina:
Kanpainan parte hartzen duten zerbitzu publiko, saltoki eta establezimendu desberdinek haur-nerabeari telefonoa eskuragarri jarriko diote honek beharrezkoa badu.
Kanpainako parteideek “Gurea erabil dezakezu” jartzen duen pegatina identifikagarria izango dute.
Kanpaina abenduan hasiko da eta urtebeteko iraupena izango du. Urtebetera baloratu eta erabakiko da etorkizunean nola jarraitu.
Helburuak:
• Haur eta nerabeei mugikorra erabiltzeko beharra murriztea.
• Haurrek esparru publikoa berreskuratu eta erabiltzea; kaleak eta auzoak ezagutzea eta seguru sentitzea.
• Komunitateko kideen laguntza, babesa eta koordinazioa indartzea. Zaintza komunitarioa sustatzea.
       Ekimena 8 eta 16 urteko haur eta nerabeei zuzenduta dago.
Kartela